XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiña, Guipuzkoa'ko elizetan, Mezak eta beste elizkizunak... aunditasunez, seriotasunez eta goxotasunez egiten diran lekuetan, orrelako ereskiñak alper alperrikako gauzak dira.

Aita Larramendi'k, bere Corografian jarritako itzen argira, garbiro ikusten deguna, auxen da: Euskalerria'n, gure eliz-musika tankera edo estilo aldetik beintzat oso egoki ta ondo zetorrela, Elizak elizkizunetarako bear zuan garbitasunaren zentzuarentzat.

Bestetik berriz naiz dokumentu askorik gabe aurkitu, gauza jakina zan: Euskaldunak, fededunak ziranen aldetik, elizkizunetan beti artukizun aundia izan zutela.

Gauza orren argitasunerako, Bellaige idazlearen itzak irakurtzea, naikoa da: Euskalerria'n, ormak ere, kantalariak ditugu.

Baiña, Euskalerria'ri, kanturako dituan griña ta joera, nundik datozkio? Erriko musikariengandik ezbairik gabe.

Auzi orretan, Aita Larramendi jakintsuak, argitasun aundirik ez digu ematen.

Baiña, gure erriaren jatorri-egunetara jotzen ba'degu, argitasun aundiagorik ez degu aurkituko.

Orduan, zer egin bear degu?.

Guk ere, euskal musikarako ta kanturako bear ditugun griña ta joera oiek gureganatzeko, euskal musikari oiek ezagutzen alegindu bear degu.

Eta zure eskuetan, gaur, uzten degun liburu onek, beste elbururik ez du: XVI'gn gizalditik asi ta bizi geran egunetaraiño, musikalari oien berri, zuri ematea.

Baiña, liburu onetan, Azkoitia'ko musikalariak bakarrik ikusiko ditugu.

Azkoitiar bezela, erriko musikalari ta eresgille ospetsu diran Peñaflorida Kondea, Aldalur, Etxaniz aita-semeak, Azpiazu, Otaño, Sudupe... t. a.; eta gaurko gazteak ezagutzen alegindu bear degu.

Baita ere, gure Cavaille-Coll organu zoragarri ta organu-jole ospetsuak; gure erriko kantore talde aundiak, abeslari maixuak Bizkargi Musikeskola, Iraurgi Abesbatza... ta beren kondairako xeetasunak....